Iazko salbuespenaren ondoren, maiatzera itzuli da Organo zikloa.
Bigarren kontzertu honetan Mikel Ansola (Markina-Xemein, 2000) izango dugu.
Bere jaioterrian eta Ondarroan hasi zituen musika ikasketak,
Martin Alberdirekin organo munduan murgiltzen den bitartean.
Ondoren, organoa ikasi zuen Bergarako musika eskolan Aitor Olea eta Josean Pascual irakasleekin eta geroago Loreto Fernández Imazekin Donostian.
2018tik 2021era organo ikasketak egin zituen Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia), Esteban Landart, Loreto Fernández Imaz, Loïc Mallié, Monica Melcova eta Karol Mossakowski bezalako irakasleekin.
Gaur egun, Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Stuttgarten ikasten jarraitzen du, Jörg Halubeken zuzendaritzapean. Halaber, piano eskolak jasotzen ditu Maria So_anska irakaslearekin.
Pier Damiano Peretti (Viena) eta Michel Bouvard (Paris) organo-jotzaile eta irakasleen maisu-eskolekin sakondu du musika.
Bere musika-prestakuntzarekin batera, gaztetatik hasi zen bakarlari gisa kontzertuak eskaintzen euskal lurraldean, eta, besteak beste, Gipuzkoako Organo erromantikoaren Nazioarteko Zikloko, Koruko Santa Maria Basilikako lagunen arteko Musikako, Gipuzkoako Organoak Plazarako eta Donostiako Musika Hamabostaldiko emanaldiak nabarmendu zituen.
Hona eskainiko digun egitaraua:
D. BUXTEHUDE (1637-1707)
- Toccata in d-moll, BuxWV 155
J.S.BACH (1685-1750)
- O Mensch, bewein dein Sünde groß, BWV 622
- Praeludium et Fuga in E-Dur, BWV 566
J. BRAHMS (1833-1897)
- 11 Choralvorspiele, Op. 122: 9. Herzlich tut mit verlagen
F. MENDELSSOHN (1809-1847)
- Sonate Nº1 in f-moll Op. 65 Nr.1
- Allegro moderato e serioso
- Adagio
- Andante Recitativo
- Allegro assai vivace
JESÚS GURIDI (1886-1961)
- Variaciones sobre un tema vasco