pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

BeatEroak Legazpi 2021 bideoklipa kalean!
18
Mai
2021

BeatEroak Legazpi 2021 bideoklipa kalean!

Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak protagonista

Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak protagonista

 

Honez gero,BeatEroak Legazpi 2021 bideoklipa kalean da.

Joan denmartxoaren 26an grabatutako bideoan

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak dira protagonista,

@nerabeentzakozerbitzua.

12 urteko 8 neskaz osatutako “eit points” taldeak

berdintasuna gaia izan du aztergai.

 

Egun askotako lana izan da eta horretan Zerbitzuko hezitzaileak izan dute bide-lagun.

Ideiak botatzea eta ordenatzea, abestiaren letra osatzea,

erritmoak aukeratzea, rap doinuen erritmoan trebatzea …

eta guztia zure lagunekin eta euskaraz,

erronka eta aukera bat izan da nerabe talde honentzat.

Zorionak parte har duzuen guztiei egindako lanagatik!

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak

#Gaztematika sarearen bidez sustatutako egitasmoa da #BeatEroak,

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan gauzatu dena.

 

Proiektuaren helburu nagusia da gai desberdinak lantzea, rap doinuen erritmoan,

nerabeen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako nerabeentzako zerbitzuetan egin da proiektu pilotua,

eta Telmo Trenor musikariaren laguntza jaso dute horretarako.

 

Disfrutatu bideokliparekin eta jarraitu euskaraz abesten!

 

Musika-baseak deskargatu eta izan zeu ere rap-kantaria!

 

 

Musika-baseak eta informazio gehiago Diputazioko "GAZTERIA" web orrialdean

Albiste guztiak