pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Plaka fotoboltaikoak Bikuña kiroldegian
14
Mai
2021

Plaka fotoboltaikoak Bikuña kiroldegian

315 Wp-ko 160 eguzki-modulu fotovoltaiko ari dira instalatzen

 

315 Wp-ko 160 eguzki-modulu fotovoltaiko ari dira instalatzen.

 

Eguzki-energia fotoboltaikoa eguzki-erradiaziotik elektrizitatea sortzen duen energia-iturria da. Horregatik, jatorriz berriztagarria den elektrizitatea sortzea eguzki-izpiek eguzki-moduluetan zuzenean eragiten duten ordu kopuruaren araberakoa da.

 

Legazpin, dagoeneko, hainbat udal-eraikinek eguzki-panelak dituzte: Udalak, Urbeltz pilotalekuak, Domingo Agirre eskolak, Haztegi ikastolak eta Ceidak (Brinkolako eskola zaharrak).

 

Orain, 2021ean, handitu egingo da zerrenda hori, Bikuña kiroldegian 160 eguzki-modulu fotoboltaikoak jarrita; modulu horiek hegoaldera begira daude (+30º) eta horien inklinazioa +20 gradukoa da.

 

Modulu fotoboltaikoak instalatzeko proposamena Legazpiko herritarrek sustatu zuten parte-hartze bidezko 2019ko aurrekontuetan, baina ezin izan zen 2020an gauzatu, COVID-19ren pandemiaren ondorioz.

 

Instalatzen ari den eguzki-potentzia fotoboltaikoa, guztira, 50 kW-koa da, eta behe-tentsioko sare elektrikora konektatuko da, soberakinak dituen autokontsumoko erregimenari buruzko apirilaren 5eko 244/2019 Errege-dekretuak xedatzen duen araudiaren esparruan.

 

Instalazioa egiteko Ekain Taldea SL enpresa kontratatu da, 47.643,15 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).

Albiste guztiak