Laubide auzoa,16an eta Santikutz kalea, 5-bi 12an jarri dira
Sasietako Mankomunitateak pilak biltzeko bi edukiontzi berri jarri ditu, eta horiekin guztira, 6 edukiontzi jarri dira udalerrian:
• Laubide auzoa,16an (autobus markesinatik gertu)
• Santikutz kalea, 5-bisen (kapera ondoan)
• Plazaola kalea, 9an (Xarpot tabernaren parean)
• Aizkorri kalea, 22an
• Latxartegi kalean (kultur etxea)
• San Juan auzoa 2an (Laubideko biribilgunea)
Piletarako bi edukiontzi berrien kostua 256,52 €-koa da.
Udalak azpimarratu nahi du oso inportantea dela etxeetan hondakinak gaika bereiztea. Bestetik, ekonomia zirkularrean berebiziko garrantzia du edukiontzietan hondakinak behar bezala uzteak, hondakinen balio erantsia sortzeko.
Irudi honetan, pilak biltzeko edukiontzietan utz daitezkeen eta bota behar ez diren hondakinak ikus daitezke.