Astelehenean, ikasle eta irakasleek eskolako baratzea suntsituta aurkitu zuten
Eskola-baratzea iazko azaroan jarri zen martxan, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako HAUSPOA proiektuaren esparruan. Hauek dira proiektu horren helburu nagusiak: emaitza akademikoak hobetzea, ikastetxeko bizikidetza hobetzea eta DBHko ikasleen autonomia areagotzea.
Bertan, Olazabal Institutuko 12 ikaslek hartu dute parte. Baratzeko lanari esker, hainbat jakintza-arlotako ezagutzak eta trebetasunak landu ahal izan dituzte aipatu ikasleek, baratzea zeharkako ikaskuntzarako tresna gisa erabili baitute.
Olazabalgo ikasleek ilusio handiz zaintzen zituzten bertan landatutako tipulak, baratxuriak, ilarrak eta babarrunak.
Joan den astelehenean, institutura joan zirenean, hutsik aurkitu zuten baratzea, landare guztiak sustraietatik aterata, eta barazkien ordez kartoiak eta botilak aurkitu zituzten.
Udalak gaitzetsi egiten ditu Olazabal institutuko ikasleek eta irakasleek egindako lana eta ahalegina errespetatzen ez duten ekintza kaltegarri horiek eta, era berean, pertsona batzuk horrelako kalteak egitera eraman ditzaketen arrazoiei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen du.