pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirileko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: Zuloa
05
Mai
2021

Apirileko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: Zuloa

Hitz ezaguna da bai euskeraz eta gaztelaniaz ere. Hizkuntzen arteko mailegu linguistikoaren adibidea da

linguistikoaren adibidea da

Apirilean asmakizun-jokoan parte hartu duzuen 185 pertsonetatik gehienek asmatu duzue erantzuna ematen. Gauza gutxi izango da, seguruenik, munduan KENDUAZ hazi eta handitzen dena: ZULOA. Bai, zuloa, kenduaz hazi eta handitzen dena!

Hitzezaguna da bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Eta horri kasu eginez, hitz egingo dugu atal honetan hizkuntzen arteko maileguei buruz. Maileguak dira hizkuntza batek besteari egiten dizkion prestamuak, eta hizkuntza batek bestearengandik hartzen dituen prestamuak ere bai.

Euskarazko hainbat hitz erabiltzen dira bai gaztelaniaz eta baita beste hizkuntza batzuetan ere:

ZULOA, HORDAGO, TXAKOLINA, TXABOLA, TXAMARRA, EZKERRA, HAMARREKO, KOKOTXA, TXANGURRO, TXAPELA, SORGIN, MUGA, AKELARRE, ABERTZALE, AURRESKU, LEHENDAKARI, TXISTU, TXISTULARI, PATXARAN, TXATARRA, EUSKALDUN, MARMITAKO, PORRUSALDA, TXIKI, AGUR, EUSKARA, IKASTOLA, EUSKALTEGI …

Eta euskarak ere beste hizkuntza batzuetako hitzak erabiltzen ditu, noski:

Gaztelaniakoak:siesta, entrenamendu, ausart, bentana, poltsa, arropa, arratoi, erramu, errege, erromantiko, erreforma, kapitulu, dokumentu, gradu, minutu, abstraktu, administrazio, manifestazio, zentro, moderno, eskultore, plural, militar…

Ingelerakoak: stop, manager, online, facebook, futbol, Internet, footing, wifi, whatsap, bideo, blog, boom, marketin…

Frantsesekoak: xarmant, afera, bakantzak, bisaia, deliberatu, finitu, fite, lapina, lunetak, martxanta, partitu, pastisa, pausatu, tronpatu, usadioa…

Arabierakoak: alkandora, alkate, alondegi, azoka, albaitari, algoritmo, burka, fakir, azenario, azafrai, arroba,  kotoi, xeke,alkimia, falafel, hummus …

Gauza arrunta da maileguak erabiltzea; arrunta eta normala; batez ere gertu gertuan dauden hizkuntzen artean. Eta gure inguruan gero eta gehiago entzuten ditugun batzuei erreparatu nahi diegu orain: jangela, ikastola, gela, beroki, kirola, kiroldegi… Gehienak eskola munduari lotuak dira eta eskolari esker zabalduak. Baina, esan behar dugu horiek ez direla bete-betean maileguak, izan ere, ez dira edozein lekutan erabiltzen, euskararen ondoan bizi ez diren herrietan ez behintzat.

Badira beste batzuk, ordea, gaizki erabiltzen ditugunak. Prestamu faltsuak dira eta ez genituzke prestamutzat hartu behar, jatorrizko hizkuntzan duten esanahia errespetatzen ez dutelako: los aitas, los aitonas, los osabas, el zorionak

Horrelaxe beharko luke, edo bestela gaztelaniaz esan eta listo: El aita y la ama, el aitona y la amona, el osaba y la izeba, el urtebetetze…

Edonola ere, gogora dezagun hizkuntzak biziak direla, eta arauek eta erabilerak elkar elikatzen dutela.

Dena dela, “Zuloa” egin ahala sortzen da, eta ekinean handitzen da. Eta hizkuntzak ere bai, egin ahala sortzen dira eta ekinean handitzen. Ez ez ahaztu: “dabilen harriari ez zaio goroldiorik sortzen”.

Albiste guztiak