#BeatEroak euskararen erabilera sustatzeko programaren barruan,
joan denmartxoaren 26an 12 urteko 8 neskaz osatutako “eit point” taldeak,
rap doinuak erabiliz, berdintasunaren inguruan
sortutako euskarazko abestia grabatu zuen.
Grabaketa egunean Telmo Trenor beat makerra
eta Iametzako Iñaki teknikaria eta Xalba koordinatzailea bertaratu ziren
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzura.
Emaitza oso ona eta polita izan da.
Lan ederra egin dute hezitzaileek.
Eta zoriontzekoa gaztetxoen irudimena eta trebetasuna.
Jarraitu euskaraz abesten!
Proiektu hau Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan
eta Zumarraga-Urretxuko Gaztebidean ere egin da
eta ateratzen diren emaitzetan oinarrituta,
etorkizunean #BeatEroak #Gaztematika sareko gazteleku gehiagotara
zabaltzea izango da Diputazioaren erronka.
Bi zerbitzuetan egindako bideoei azken ikuttuak ematen ari da Iametza.
Laster ikusgai eta eskuragarri izango ditugu.
Oraingoz, grabaketaren argazki batzuk ikusi ditzakegu