pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

UZTAILEKO AISIALDI ESKAINTZA
23
Api
2021

UZTAILEKO AISIALDI ESKAINTZA

Zuzendaria, begiraleak eta zaintzako begiraleak: izena emateko epea luzatzen da.

Uztaileko haurren aisialdi eskaintza gauzatzeko zuzendaria eta begiraleak hartzeko deialdia egin zuen udalak joan den astean. Hasiera batean izena emateko epea apirilaren 23an bukatzen bazen ere, epe hori apirilaren 30era arte luzatzea erabaki du Udalak.

 

Aurten, zuzendaria eta begiraleak hartzeko oinarriez gain, HH-2 eta HH-3ko haurren zaintzarako begiraleak hartzeko oinarri bereziak argitaratu ditu Udalak.

 

Kontuan hartu behar dugu, Covid-19aren eraginpean gaudela oraindik ere eta, hortaz, deialdi hau eta uztailerako egindako aurreikuspen guztiak Covid-19ak momentu bakoitzean ahalbidetzen duen egoeraren menpe daude, eta beraz, aldaketak izan litezke.

 

Informazio gehiago, udaletxeko Arreta-bulegoan.

 

Egoitza elektronikotik eskaera egiteko ondorengo loturan sartu, "Eskaera Orokorra" aukeratu eta ziurtagiri digitalarekin identifikatuz tramitazioa burutu ondoren eskaintzen diren dokumentuak atxikiz:

Egoitza elektronikoan eskaera aurkeztu

Erantsitako agiriak:

 

Oinarriak zuzendaria hartzeko

Oinarriak begiraleak hartzeko

Oinarriak zaintzarako begiraleak hartzeko

Izena emateko inprimaki-orria

Delitugile sexualen erregistro nagusia kontsultatzeko baimena

Albiste guztiak