Paper-fabrikako aparkalekurako sarbidea oso egoera txarrean zegoenez, asfaltatzea erabaki da.
Zorua egokitzeko eta ondoren asfaltatzeko lanak Asfaltados Urretxu enpresak egingo ditu, 6.006 €+BEZ kostuarekin.
Ibilgailuak aparkalekutik erretiratuta egon beharko dira apirilak 22, osteguna, goizeko 8.00etarako, orduan hasiko baita obra.
Ordu horretan aparkatuta jarraitzen duten autoak ezin izango dira erretiratu apirilaren 24ra arte.
Aparkalekua apirilaren 24tik aurrera berriro martxan egotea aurreikusten da.