pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko kultur agendak aurre egin dio Covid-ari
16
Api
2021

Legazpiko kultur agendak aurre egin dio Covid-ari

593 pertsona joan dira kultura-jardueretara eta 1.717 zinemara.

Pandemiaren eraginez, 2020an bertan behera utzi behar izan ziren Legazpin antolatzen ohi diren kultur jarduera asko. Pixkanaka-pixkanaka, udalak eta kultura-erakundeek kultura-agendari heldu diote berriro, eta programazioa osasun-agintariek ezarritako edukieretara egokitu dute, jokabide- eta zaintza-jarraibide zorrotzekin, COVID kutsatzea saihesteko.

 

Urteko lehen hiruhilekoan Udalak antolatu eta/edo diruz lagundutako kultur jardueretan parte hartu dutenei buruzko datuak itxaropentsuak dira eta kultura beharrezko ondasuna dela berresten dute. Horrela, Osasunaren Mundu Erakundeak aitortu duenez, "kultur jarduerek onura handiak dakartzate gure gorputzarentzat eta gure emozioentzat".

 

Hauek dira 2021eko lehen hiruhilekoan kultura-jardueretan izandako parte hartzeari  buruzko datuak:

 

 

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Guztira

Irakurle taldeak

20

23

21

64

Opera

16

17

12

45

Liburutegira joandako ikasle-kopurua

82

81

--

163

Jarduerak Kultur Etxeko aretoan

81

--

23

104

Jarduerak Latxartegi aretoan

--

--

217

217

Zinema

570

553

594

1.717

 

Segidan, hona hemen zinema-saioetako bertaratzeen datuak:

 

 

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Guztira

Haur-zinema

124

102

164

390

Zine-klub

102

128

139

369

Zinema komertziala

344

323

291

958

 

Nabarmendu beharrekoak dira, halaber, txistularien hileroko kalejirak eta Kultur Etxean egin ohi diren erakusketak, oraindik kuantifikatu ez direnak.

 

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Gabonetako marrazki-lehiaketako lanen erakusketa

Landutako zur-lanen erakusketa

Pintura erakusketa

Argizaiola, argazkien erakusketa

Argazki erakusketa


 

Azkenik, ekitaldi zehatzei buruzko datu horiei, elkarteek irailetik eta urritik aurrera martxan dituzten eskoletan eta ikastaroetan astero parte hartzen dutenen kopuruak gehitu behar zaizkie:

• Arkatza: 80 pertsona doaz marrazketa- eta pintura-eskoletara

• Irule: 7 ikasle puntu-ikastaroan eta 11 ikasle joste-lanen hastapeneko ikastaroan.

Azpimarratu behar da kultura-jarduera hori guztia ez litzatekeela posible izango herriko kultur erakundeen inplikaziorik gabe.

Albiste guztiak