Eusko Jaurlaritzak Auzolandegiak 2021 abian jarri du.
18-30 urte bitarteko gazteek apirilaren 21era arte aukera izango dute
auzolandegietan aurreinskripzioa egiteko.
Programa udan zehar egiten da eta gazteek parte hartu ahal izango dute
Euskadin, estatu mailan eta nazioartean egiten diren auzolandegietan
(nazioarteko auzolandegiak ez dira oraindik baieztatu).
Auzolandegi bakoitzak 15 eguneko iraupena izaten du normalean.
Zer da auzolandegi bat?
Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez
eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez
elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen
proiektu batean parte hartzeko asmotan.
Zertan datza?
-
Jarduerak era sortzailean eta elkarlanean egitea,<
aisialdi konbentzionala alde batera utzita. - Ohiko ibilbideak utzita, nekazal inguruneak ezagutzeko aukera.
-
Sorterri ezberdinetako pertsonek euren kulturak eta ohiturak
elkarri trukatzeko topagunea. -
Taldean bizitzeko esperientzia bereganatzea, bakoitza
bere indibidualtasunetik atera eta taldeko
bizimoduak dituen baloreak bereganatzea.
Aurreinskripzio-datuak sartzeko
identifikazio elektronikoko bitarteko bat beharko da, B@kQ adibidez.
Txartela hori Legazpiko KZgunean lor dezakezu,
aurretik 943 023 663 telefonoan hitzordua eskatuz.
Apirilean begiralea arratsaldetan dago, 16:00etatik 20:00etara.
► Informazio guztia HEMEN ikusgai.