Euskadiko turismo-bonuarekin, gastronomiaz, ostalaritzaz, hotel-gauez, txangoez, eta askoz gauza gehiagoz gozatu ahal izango duzu. Erosketak egiteko 20, 40 eta 60 euroko deskontuak, Euskadin zehar galtzeko.
Nola aprobetxa dezakezu?
- 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetarako erabiliko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan.
- 20 euroko deskontu-bonoa berriz 60 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ko da, ostatu-establezimenduetan.
- Gehienez ere, 40 euroko deskontu-bonuak erabil ditzake pertsona bakoitzak. Eta faktura eta establezimendu bakoitzeko, bi deskontu-bonu baino ezin dira aplikatu.
- Eskatu establezimenduan bertan.
- Epea: 2021eko abenduaren 31 arte.
- https://www.euskaditurismobono.eus/eu/ webgunean, programari atxikita dauden Euskadiko ostalaritzako, jatetxeetako, turismo-intereseko jardueretako eta ostatuko establezimendu guztiak kontsulta ditzakezu:
- Legazpiko establezimendu hauek atxiki dira:
- Bai Bidea (Batzoki)
- B The Travel Brand
- Apartamentos Bergaretxe
- Kukue
- Katilu
- Agroturismo Pastain
- Elizondo Taberna
- Bar Gurrutxaga
- Xarpot Cafe
- Bar Insausti taberna
- Azpikoetxe Jatetxea
- Ormazarreta Zalditegia
- Mendi Taberna
Euskadi Turismo Bono Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak koordinatuta garatutako programa da, hiru lurralde historikoetako Merkataritza-Ganberen laguntzarekin.
Legazpiko Udalak kanpaina horren alde egin du, eta 15.000 euro gehiago jarri ditu, Legazpin atxikitako saltokiek deskontu-bonu gehiago izan ditzaten.