Diputazioko udalekuetan (7-13 urte) eta Gazte oporraldietan (14-17 urte)
parte hartzeko izenematea apirilaren 13tik 20ra bitartean egin daiteke,
Kultur Etxeko Harreran 14:30etik 17:30era.
Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke.
Taldeko 3 neska/mutil gehienez.
UDALEKUAK(7-13 urte)
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira:
7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.
7 eguneko jarduerak dira:
Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.
Udaleku teknologikoak ere badaude
Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean 2 txanda egingo dira.
Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.
- 9-11 urte (uztailak 1-7): Bideo-jokoak sortu, Lego robotika eta aisialdiko ekintzak.
- 12-13 urte (uztailak 1-7): Bideo-jokoak sortu, Arduino robotika eta aisialdiko ekintzak.
►Foiletoa PDF: HEMEN ikusgai
►Foiletoa mugikorrean: HEMEN ikusgai
Kuotak: Kuotak progresiboak izango dira, 2019.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.
|
Kuota orokorra |
Familia ugaria edo gurasobakarra |
Familia ugaria berezia |
Bekadunak DBE edo GLL onuradunak edo kide guztiak langabezian |
7 egun |
130 € |
91€ |
65€ |
20€ |
GAZTE OPORRALDIAK(14-17 urte)
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira:
14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.
7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan:
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa,
Extremadura, Huesca, Menorca, Guadalajara eta Gaztela-Leon.
Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.
►Foiletoa PDF: HEMEN ikusgai
►Foiletoa mugikorrean: HEMEN ikusgai
Kuotak: 2 kuota mota daude: 7 egunekoak ala 10-12 egunekoak.
Kuotak progresiboak izango dira, 2019.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.
|
Kuota orokorra |
Familia ugaria edo gurasobakarra |
Familia ugaria kategoria berezia |
Bekadunak DBE edo GLL onuradunak edo kide guztiak langabezian |
7 egun |
176 € |
123€ |
88€ |
44€ |
10 egun |
242 € |
170€ |
121€ |
60€ |
IZEN-EMATEA
Legazpiko Kultur Etxeko Harrera zerbitzuan, arratsaldez, 14:30etik 17:30era
edo INTERNETen: www.gipuzkoa.eus/udalekuak; www.gipuzkoa.eus/go
Aurre izena emateko ez da B@kQrik behar.
Zozketan parte hartzeko izen-ematea: apirilaren 13tik 20ra.
Zozketa: apirilak 27
Behin-betiko izen-ematea: apirilaren 28tik maiatzaren 6ra bitarte.