pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uraren ziklo integralaren jardueraren 2020ko txostena
12
Api
2021

Uraren ziklo integralaren jardueraren 2020ko txostena

Gipuzkoako Urak Legazpin egin dituen jarduera esanguratsuenen laburpena.

Uraren ziklo integralak ziklo osoa hartzen du. Hasieran euri ura eta ibaietako ura jaso eta biltzen da, behar bezala tratatu eta etxeetara eramaten da kalitate baldintza egokietan; ondoren, ur zikinak araztu eta ibaira isurtzen dira ur garbia bihurtuta.

 

2020an 4.483 abonatu zeuden, 2019an baino 35 erabiltzaile gehiago. Erabiltzaile bakoitzak, bataz beste, 153 metro kubo ur erabili zuen iaz, 2019an berriz 183 metro kubo ur kontsumitu zuen erabiltzaile bakoitzak.

 

Kontrolatu gabeko uraren bilakaera negatiboa da. 2020an 33.243 metro kubotan ezarri zen helburua eta 38.859 metro kuborekin itxi da urtea; hortaz, ez da ezarritako helburua bete. Beraz, hautsi egin da azken 6 urteetan kontrolatu gabeko uraren bolumena murrizteko joera positiboa. 2021erako ezarritako helburua 33.257 metro kubokoa da.

 

Hauek izan dira, 2020. urtean, Legazpiko ur-hornidurako sarean eta saneamendu-sarean egin diren hobekuntza-lanak:

  • Santikutz 7 parean dagoen euri-uren eta saneamenduaren kutxatila berritu da. Hobekuntza horrekin eremu horretako euri-uren eta ur beltzen kutxatilak bereiztea nahi da. 2020an bi kutxatilak egin dira, 3.078,34 €-ko kostuarekin, eta 2021ean, berriz, bi hodiak bereiziko dira, 1.800,00 €-ko kostuarekin.
  • Brinkolako baserrietara ponpatutako uraren armairu elektrikoa berritu da. Aurrekoa erre egin zelako aldatu da armairua. 707,79 €-ko kostua izan du.
  • San Ignazio auzoko kale nagusiko hornidura- eta saneamendu-sareak berritu dira. Obra hori Udalak egin duen urbanizazio-obrarekin batera egin da. Horren kostua 130.894,90 €-koa izan da.
  • Urtatza auzoa 47-52an, hornidura-sarea berritu da. Zuntz-zementuzko hodia aldatu da, 25.430,42 €-ko kostuarekin.
  • Urtatza 52ko saneamendu-sarea berritu da. Sare horretan hainbat buxadura izan ondoren, bideoz ikuskatu zen eta hautsita zegoela egiaztatu zen; beraz, hoditeria eta bi kutxatila konpondu ziren 7.021,61 €-ko kostuarekin.
  • Hornidura-sarearen sektorizazioa eta kontrola, II. fasea. Emari-neurgailuak eta hornidura-sareko komunikazio-sistemak berritu eta hobetzeko lanak egin dira, 4.217,10 €-ko kostuarekin.
  • Sareko 19 buxaduratan esku hartu da.

 

Lan horien kostua, guztira, 171.350,16 €-koa izan da.

 

Eta hauek dira aurreikusitako hurrengo jarduerak:

  • Hirigunean presioa murrizteko gailua jarriko da. Kostua: 10.463,35 €
  • Hornidura eta saneamenduko sare orokorra berrituko da. Kostua: 18.150,00 €
  • Bikuñako zubiko sarea berrituko da eta emari-neurgailu sektorial bat jarriko da. Kostua: 32.287,13 €
  • Laubide 4ko saneamendu-sarea berrituko da. Kostua: 48.400,00 €
  • San Ignazio auzoko burdinurtuzko sare orokorra berrituko da. Kostua: 14.517,19 €
  • Santikutz 17ko eta 19ko hartuneak berrituko dira. Kostua: 14.520,00 €
  • Santikutz 3ko atzealdeko hornidura- eta saneamendu-sarea berrituko dira. Kostua: 23.780,72 €
  • Hornidura-sarearen sektorizazioa eta kontrola (III. fasea). Kostua: 27.765,84 €

Aurreikusitako inbertsioen zenbatekoa 189.884,23 €-koa da.

 

Gipuzkoako Urak-en txosten osoa

Albiste guztiak