pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Ory kondea” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
08
Api
2021

“Ory kondea” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Apirilaren 14 eta 21ean, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxean. Bi zatitan eskainiko da.

Ory kondea(frantsesez Le Comte Ory) bi ekitalditan banatutako opera komiko bat da, Gioachino Rossiniren musikarekin. Eugène Scribek eta Charles-Gaspard Delestre-Poirsonek idatzi zuten libretoa, 1817ko Le Comte Ory izeneko bere vodevilaren arabera, aldi berean Erdi Aroko balada batean oinarritua. Parisko Théâtre de l'Académie Royale de Musique aretoan eskaini zen lehen aldiz, 1828ko abuztuaren 20an.

Musikaren zati bat,  hiru urte lehenago Karlos X.a koroatzeko idatzi zen El viaje a Reims operatik dator. Obra opera komiko bat da nabarmenki, istorioa umoretsua delako, fartsa hutsa izatera iristeraino. Hala ere, Opera-Comique Antzokian baino gehiago pentsatu zen Operan, eta egiturazko funsgabetasunak daude opera komikoaren genero garaikidearekiko; horrela, opera komikoa ekitaldi liriko labur samarrez eta hitz egindako elkarrizketaz dago osatuta baina Ory kondea musika-forma garatuez eta trinkoez dago osatuta, errezitatiboz lagunduta. Operak Rossiniren orkestra-idazkerarik koloretsuenaren zati bat duen arren, bere obertura labur eta pintoreskoa pretentsio handirik gabea da, pizzicatozko soka-xuxurla batekin amaituz.

Parisen, Ory kondea opera hogei urtez jarraian egon zen ikusgai; ondoren, kantu-eskola berri bat sortu zen eta ia ezinezkoa izan zen protagonista papera hartuko zuen tenore bat aurkitzea. XIX. mendeko Italiako publikoak ez zituen gustuko opera honen arintasuna, frantses aireko grazia, eta, batez ere, anbiguotasuna eta maitasuna. Gaur egun kritikak oso ondo baloratzen du Ory kondea opera eta erabat txertatuta dagoantzerki-errepertorioan baina, hala ere, oraindik ez da Rossiniren opera ospetsuenetako bat, nahiz eta bere kalitate musikala altua izan eta koloretsua eta argumentua dibertigarria izan. 2011ko apirilean New Yorkeko Met (Metropolitan Opera House) aretoan estreinatu zen, eta aktore taldean Juan Diego Florez tenorea zegoen, rol horretarako ahots liriko-arin egokia eta eszena komikorako dohain handiak dituena; Diana Damrau eta Joyce DiDonato izan ziren ekoizpeneko beste abeslari batzuk.

 

Bi zatitan eskainiko da, apirilaren 4 eta 21ean, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxean.

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.

 

Bizi dugun egoeraren ondorioz, Areto Nagusiak edukiera mugatua duenez, aurrez izen-ematea egitea gomendatzen da, Kultur Etxeko Harrerara gerturatuz edo 943737202 telefonora deituz.

Albiste guztiak