pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2020ko Aurrekontuaren likidazio positiboa
29
Mar
2021

2020ko Aurrekontuaren likidazio positiboa

Soberakin likidoa 2.301.723,25 €-koa izan da, eta garbia 1.003.061,3 €-koa.

Udal aurrekontuaren kudeaketak hiru fase edo aldi oso zehatzak ditu:

  • Onartzea, urte bakoitzeko abenduko osoko bilkuran egiten dena.
  • Gauzatzea, dagokion ekitaldi osoan egiten dena.
  • Likidatzea, ekitaldiaren amaieran egiten dena.

Aurrekontua, beraz, urtea amaitu ondoren likidatzen da, eta ekitaldi osoari dagozkion fakturak fiskalizatu eta Udal Finantzaketarako Funtsaren (UFF) likidazioa jaso ondoren egiten da, hori baita Udalak duen diru-sarrera nagusia.

Ondo dakigu, bizitzea egokitu zaigun pandemia-urte gogor honek eragin oso garrantzitsua izan duela ekonomian, oro har, baina baita ekonomia publikoan ere; horrela, 2020ko aurrekontua COVID-19 pandemiaren ondoriozko krisi ekonomikoaren benetako eragina zein izango zen jakin gabe kudeatu behar izan dugu.

 

Otsailean, Herri-dirubideen Euskal Kontseilua bildu ondoren, diru-sarreren beherakada 2020ko urrian aurreikusitakoa baino txikiagoa izan dela ikusi da, eta 349.203,36 euro gehiago jaso dira.

Udal Finantzaketarako Funtsaren bidez jasotako diru-sarrera handiagoei esker, eta 2020ko aurrekontuaren kudeaketa zorrotzari esker -non inbertsioen aurretik kaltetutako pertsona eta jarduera ekonomikoentzako laguntzak lehenetsi baitziren-, 2020ko ekitaldia 2.301.723,25 €-ko soberakin likidoarekin likidatu ahal izan da.

 

Kopuru horri 1.298.661,95 €-ko soberakin gehigarria kendu behar zaio. Horiek 2020an gauzatu ezin izan diren baina oraindik egin behar ditugun gastuak dira (batez ere, egiten ari diren inbertsioak dira). Beraz, 1.003.061,30 €-ko soberakin erabilgarria geratzen da. Zenbateko horren erdia, gutxi gorabehera, Alkatetzak erabakiko du zertarako erabili eta beste erdia Osoko Bilkurak.

Albiste guztiak