pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ignaziotar Lurraldeari buruzko informazio-panel turistiko berria
22
Mar
2021

Ignaziotar Lurraldeari buruzko informazio-panel turistiko berria

Legazpiko sarrerako bidegorrian jarri da, lantegietara iritsi aurretik.

Ignaziotar Lurraldea proiektuaren barruan, eta eskualdeko turismo-baliabideen seinaleztapena eta ikusgarritasuna etengabe hobetzeko lanean, Eskualdeko Turismo Bulegoak hiru informazio-panel jarri ditu.

 

Ignaziotar Lurraldea turismo-proiektua Urola Garaia, Urola erdia eta Debagoiena eskualdeek bultzatzen duten proiektua da, eta EDEN saria jaso zuen Europako Batzordearen eskutik, Europako jomuga Bikainetako bat izendatuz 2017-2018 urteetarako.

 

Ignaziotar Lurraldea proiektuak espazio bizi bat islatzen du, non hainbat baliabidek elkar eragiten duten, hala nola Ignaziotar Bideak, Hiru Tenpluek eta hiru eskualdetako udalerrietako baliabide historiko, artistiko eta kulturalek.

 

Legazpin, informazio-panela Urretxutik eta Zumarragatik datorren bidegorrian jarri da, lantegien eremura iritsi aurretik. Urretxun, Urolako Bide Berdetik etorrita udalerriaren sarreran jarri da, Ignaziotar Bideak markatutako norabideari jarraituz, eta, Zumarragan, Antioko ermitara doan oinezkoentzako sarreran jarri da.

 

Karteletan eskualdean kokatzeko mapa bat eta udalerriari buruzko informazioa agertzeaz gain, interes turistikoko guneak ageri dira: Chillida Lantoki museoa, Mirandaola burdinola eta eskualdeko beste gune turistiko batzuk.

 

Albiste guztiak