COVID-19 pandemiaren eraginez Bikuña kiroldegiko giharketa gelaren gehienezko edukiera nabarmen murriztu zen.
Egoerari irtenbidea eman nahian, giharketa gelaren ondoan dagoen gunea egokitu da eta bi gune sortu dira. Horrela, erabiltzaileen gehienezko edukiera handitu egin da eta aldi berean COVID-19 saihesteko bete behar diren neurriak mantenduz, abonatuentzako erreserba kopurua handitzen da.