pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurketa taldeak Udal Liburutegian. Ezagutzen al dituzu?
10
Mar
2021

Irakurketa taldeak Udal Liburutegian. Ezagutzen al dituzu?

Martxoko saioak, 24an asteazkena, gaztelerazkoa eta 25ean, osteguna euskarazkoa.

Bi talde daude martxan,

espainolez irakurtzen dutenen taldea, Mónica Leivaren gidaritzapean aritzen dena,

eta euskaraz irakurtzen dutenen taldea, Miriam Lukiren gidaritzapean.

Hilean behin elkartzen dira biak ere, aurrez adostutako liburu baten harira, literaturaz eta bizitzaz hitz egiteko.

Liburutegiak berak jartzen ditu parte-hartzaileen eskura irakurri beharreko liburuak.

Irakurketa taldeak irekiak dira,

baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da

Udal Liburutegian bertan edo

telefonoz: 943737186,

e-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo

WhatsAppez: 639851172.

 

Hurrengo saioan parte hartzeko garaiz zabiltza oraindik. Hona bi taldeetako martxoko saioen berri:

 

24, ASTEAZKENA:Gaztelerazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: El club de los mentirosos/ Mary Karr.

 

25, OSTEGUNA: Euskarazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian. Gidari: Miriam Luki. Landuko den liburua Kafe tristearen balada / Carson McCullers.

 

Zatoz eta probatu ezazu! Ezagutzea bezalakorik ez dago, beldurrak eta kezkak uxatzeko!

Albiste guztiak