Gizarte-zentroko taberna eta jantokiaren zerbitzua esleitu ondoren, berriz irekiko da, astelehenetik ostiralera, honako ordutegiarekin:
• Goizez, 08:30etik 14:00etara.
• Arratsaldez, 16:00etatik 20:30era.
Esleipenduna izan da lizitaziora aurkeztu den bakarra.
Taberna zerbitzua eskaintzeaz eta eguneko zentroko erabiltzaileentzako otorduak prestatzeaz gain, edonorentzako eguneko menuak ere eskainiko ditu.
Kontratuaren edo gauzatze-epearen iraupena 2 urtekoa izango da, eta beste 2 urtez luzatu ahal izango da.
Gizarte-zentroko taberna alarma-egoera deklaratu baino bi egun lehenago itxi zen, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko Estatuko Presidentetzaren Ministerioaren 463/2020 Errege-dekretua aplikatuta; zehazki, 2020ko martxoaren 12an itxi zen taberna.
Ondoren Kontingentzia-plan bat egin da, COVID-19a transmititzeko arriskua saihesteko hartu behar diren segurtasun-neurri guztiak aurreikusten dituena.
Ia urtebete itxita egon ondoren, Udalak instalazio horiez eta konpainia onaz urteetan gozatu duten pertsona guztiak animatu nahi ditu Gizarte-zentroko tabernara joateko ohitura berreskuratzera.
Era berean, zerbitzu hori ezagutzen ez dutenei ere bertara joan eta aisialdiaz gozatzeko gonbita egiten diegu.