Joan den azaroaren 25ean “Amaren intxaurrak” ikuskizunean
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek intxaurrondo bat oparitu zioten
Legazpiko herriari, eta udalari landatzea proposatu zioten.
Horrela, herrian leku bat izango dugu
joan zaizkigun lagun txiki eta handiak
oroitzeko eta haiekin izandako bizipenak gogoratzeko.
Hori dela eta, Legazpiko udalak pailazoek egindako proposamenari eutsiz,
ikuskizunean parte hartu zuten ikasleei iritzia eskatuko die,
eta proposatutako 4 gune ezberdinen artean,
bat aukeratu beharko dute
intxaurrondoa bertan landatu ahal izateko.
4 aukera horiek honakoak dira: Mirandaola parkea,
Urtatzazahar parkea, Santikutz egoitzako lorategia
eta Kultur etxearen atzealdea.
Parte hartuko duten ikasleak berriz, honakoak dira:
Domingo Agirre eskolako HH-4, HH-5, LH-1 eta LH-2ko ikasleak
eta Haztegi ikastolako HH-4, HH-5 eta LH-1eko ikasleak.
Martxoaren 1era arte zabalduko da
botoak emateko aukera eta parte-hartzaileen artean
“Amaren intxaurrak” ipuina eta diskoaren
4 ale zozketatuko dira.
Udalak martxoko lehenengo astean prozesuaren emaitzen berri emango du
eta orduan zehaztuko du intxaurrondoa noiz landatuko den
(eguraldiaren arabera).
Bukatzeko, heriotzaren gaia lantzeko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek
sortu duten material didaktikoa azpian zintzilikatzen dugu
guztiontzako lagungarria izango delakoan,
bai hezkuntza curriculumean eta eskola komunitatean lantzeko
baita norberarentzako ere.
Heriotza gaia lantzeko material didaktikoa
Amaren intxaurrak ikuskizunaren Latxartegi aretoko argazkiak
Pailazoen agurra Legazpiko ikastetxeei (bideoa)