Gipuzkoako Foru Aldundia eta landa garapen elkarteekin elkarlanean, “Gipuzkoako azoken sarea” izeneko proiektua martxan jarri da, herri ezberdinetan antolatzen diren azoken inguruan hausnarketa konpartitua egiteko asmoz.
Legazpin ere hasi gara prozesu honekin eta bilera ezberdinak egingo ditugu baserritar ekoizle eta kontsumitzaileekin.
Elkarrizketak ere egingo dira, produktua saltzera datozen baserritarrei eta kontsumitzaileei. Edozein herritarrek ere inkesta bat erantzuteko aukera izango du aste honetan ondorengo loturan.
Hausnarketa taldean, herriko hainbat elkartek parte hartuko dute, horien artean, Iratzarri, Buztintegi, Ilinti eta KATE elkarteak. Hauez gain, udaleko landa garapeneko zinegotzia eta nekazaritzako teknikaria, Goimeneko teknikari bat, baserritar eta kontsumitzaileen ordezkari batek parte hartuko dute.
Parte-hartze prozesua gidatzen, aholkulari lanetan eta elkarrizketak egiten Elhuyar aholkularitza arituko da.
Prozesuaren bukaeran emaitzak aurkeztuko dira, etorkizunerako erronkak eta ekintza plan bat adostuz.
Guztion artean, azoken etorkizuna bermatuko dugu!