pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Beat-eroak, rap musika eta euskara lantzeko programa Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan
22
Ots
2021

Beat-eroak, rap musika eta euskara lantzeko programa Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua

Diputazioa, Iametza komunikazio-enpresa eta

Zumarraga-Urretxuko Gaztebidean gaztelekuarekin batera,

euskararen erabilera sustatzeko, programa pilotu batean

parte hartzen ari da.

 

Euskara gazteekin zeharka eta era dibertigarri

batean landu nahi da, rap musikaren bidez.

Beat-eroak izena du proiektuak

(beat musika-erritmo baten gainean abesten duten erritmoei deitzen zaielako).

 

Proiektua aurrera eramateko Iametzaren laguntza teknikoa izango dugun arren,

gazteekin aurrelanketa egin behar da.

Horrela, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan pasa den hilean lanean hasi ginen

proiektua eta helburuak gazteei aurkezteko eta taldea osatzeko

eta 12 urteko 8 neskaz osatutako “eit point” taldearekin lanean ari gara,

ostiral arratsaldetan Gazte-txokoan.

 

Aukeratutako gaia berdintasuna da.

Datozen egunetan rap doinuen erritmoa aukeratu

eta zabaldu nahi duten mezuen inguruan hausnartu behar dute,

guzti hori hizkuntza modu naturalean eta dibertigarrian lantzeko.

 

Abesti bat sortu beharko dute eta horretan Telmo Trenor

rap munduan aritutako Donostiako beat-maker musikari

ezagunetarikoaren laguntza ere izango dute.

Prozesu honetan grabatutako irudiekin bideoklip bat osatuko da.

 

Proiektu hau joan den martxoan egiteko asmoa genuen,

baina Covid-aren ondorioz atzeratu egin da.

Zumarraga-Urretxuko Gaztebidean eta Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan

ateratzen diren emaitzetan oinarrituta,

etorkizunean Beat-eroak Gaztematika sareko gazteleku gehiagotara

zabaltzea izango da Diputazioaren erronka.

 

Parte-hartzaileen gurasoekin bilera

Datorren asteazkenean, otsailaren 24an,

arratsaldeko 18:30ean, bilera egingo da Gazte-txokoan

Beat-eroak proiektuko parte hartzaileen gurasoekin,

proiektuaren gaineko informazioa emateko.

 

Informazio gehiago hemen: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/beat-eroak

Albiste guztiak