Sasieta Mankomunitateak berritu egin ditu ondoko guneetan pilak biltzeko zeuden edukiontziak:
• Plazaola 9 (Xarpot tabernaren parean)
• Aizkorri 22
• Latxartegi kalea (kultur etxea)
• San Juan auzoa 2 (Laubideko biribilgunea)
Lan horiek hondakinak biltzeko zerbitzua eskaintzeko kontratatutako enpresak egin ditu eta, beraz, kostu gehigarririk gabe egin dira.
Gainera, pilak jasotzeko bi edukiontzi berri jarriko dira:
• Laubide 16an (autobus markesinatik gertu)
• Santikutz 12an
Edukiontziak berritzeko kostua 513,04 €-koa izan da.
Udalak azpimarratu nahi du oso inportantea dela etxeetan hondakinak gaika bereiztea. Bestetik, ekonomia zirkularrean berebiziko garrantzia du edukiontzietan hondakinak behar bezala uzteak, hondakinen balio erantsia sortzeko.
Irudi honetan, pilak biltzeko edukiontzietan utz daitezkeen eta bota behar ez diren hondakinak ikus daitezke.