pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pandemiak % 42,7 murriztu ditu kiroldegiko sarrerak
18
Ots
2021

Pandemiak % 42,7 murriztu ditu kiroldegiko sarrerak

Urteko kuotaren % 30 itzuli zaie erabiltzaileei; guztira, 53.300 € itzuli dira.

COVID-19ak eragindako pandemiak kalte handiak sortu ditu jarduera ekonomiko guztietan, baita Udalan ere.

 

Eta kiroldegia da pandemiak gehien kaltetu duen jardueretako bat. Hala, kiroldegia itxita egon zen iaz denbora-tarte batez eta horrezaz gain, segurtasun-distantziaren neurriak ere aplikatu behar ditu, edukierak kontrolatuz.

 

Jardueraren beherakadaren datu esanguratsu bat 2020an egindako kontratuetan ikusten dugu. Horrela, 2019. urtearekin alderatuta, % 42,4 jaitsi da eskaintzen diren kirol-jarduera desberdinetarako egindako kontratu-kopurua.

 

2020. urteko diru-sarrerak 262.067,13 €-koak izan dira, eta horiei 52.329,52 € kendu behar zaizkie kiroldegia 3 hilabetez ixteagatik erabiltzaileei urteko ordainketaren % 30 itzuli zaielako.

 

 

Diru-sarrerak

2020

262.067,13 €

Kuoten itzultzea

53.329,52 €

Aldea

208.737,61 €

 

2019an, 364.119,12 €-koak izan ziren kiroldegiaren diru-sarrerak; beraz, COVID-19ak eragindako diru-sarreren  jaitsiera 155.381 €-koa  izan  da, hau da,  % 42,7 jaitsi da.

 

 

Diru-sarrerak

2019

364.119,12 €

2020

208.737,52 €

Aldea

155.381,60 € (% 42,7)

 

Badakigu COVID-19aren pandemiak mugak eta deserosotasunak ekarri dizkigula, baina, Udaletik, kiroldegiko instalazioak eta bertan garatzen diren  jarduerak seguruak direla azpimarratu nahi dugu. Gogoan izan jarduera fisikoa oso gomendagarria dela edozein adinetan.

 

Beraz, udal kirol-instalazioak "lasaitasun osoz" erabiltzen jarraitzera animatu nahi ditugu legazpiarrak.

Albiste guztiak