pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Lekuz aldatu da Bikuña Txikiko bizikletak garbitzeko gunea
17
Ots
2021

Lekuz aldatu da Bikuña Txikiko bizikletak garbitzeko gunea

Bikuña Txikin bertan jarriko da, biribilgunearen ondoan, 3.002,31 €-ko kostuarekin.

2012ko udan, Legazpiko Udalak bizikletak garbitzeko gune bat jarri zuen Bikuña Txiki auzoaren eta bertako pabiloien arteko lotunean.

 

Igaro diren urte hauetan kokaleku hori ez dela egokiena egiaztatu da, denetarik gertatu delako: mahukak lapurtu, txorrota hautsi, ibilgailu motordunak garbitu, … eta abar. Hori dela eta, gune hori agerian eta ikusteko moduan egongo den leku  batera eramatea erabaki da; gainera, ezingo dira bertara motordun ibilgailuak sartu.

 

Bikuña Txikiko sarreran Gipuzkoako Urak erreforma-obra batzuk egin behar zituela aprobetxatuz, eta URAren baimena lortu ondoren, bizikletak garbitzeko gunea aldatu egingo da eta Bikuñako biribilgunearen ondoan jarriko da, espaloiari eta bidegorriari itsatsita.

 

Kokapen-aldaketa horri esker, Urola ibaiaren ibilguaren zortasun-eremuan dauden armairu aurrefabrikatua eta beste instalazio batzuk, kutxatilak adibidez, kendu ahal izango dira.

 

Horretarako, plataforma bat eraiki da, alboetan barandadun itxiturak dituena, eta iturri bat jarriko da, sakagailua duten 2 irteerekin; horrez gain, pneumatikoak puzteko gailua eta bizikletak aparkatzeko gunea jarriko dira.

 

Obraren kostua 3.002,31 €-koa da.

 

Bizikletak garbitzeko gune berria datorren astean egongo dela erabilgarri aurreikusten da.

Albiste guztiak