Urtarrilaren 28an, 18:00etan Gazte-txokoan.
Aurreko egunetan Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzutik bideratuta,
Udalak alkateak sinatutako eskutitz bat bidali die,
ikasturte honetan DBH-ko 1.maila ikasten ari diren ikasleei eta beraien gurasoei,
Nerabeentzako zerbitzua gertutik ezagut dezaten.
Eskutitzean gazteei bertan parte hartzera animatzen zaie
eta gurasoei hitzordua luzatzen zaie,
zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten:
gaur, urtarrilak 28, arratsaldeko 18:00etan Gazte-txokoan.
Covid-eko egoera dela eta, osasun- eta segurtasun-neurriak hartuko dira,
hala nola,
- Tenperatura hartzea
- Musukoa derrigorrez erabiltzea
-Eskuak garbitzea
-Pertsonen arteko distantzia mantentzea
- Gelaren aireztapena bermatzea
-Sarrera eta irteera ezberdintzea
- Edukiera mugatua