pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bukatu dira Urola ibaia garbitzeko lanak
27
Urt
2021

Bukatu dira Urola ibaia garbitzeko lanak

Aurreko astean, beste 352 kilo hondakin jaso dira.

Aurreko astean, beste 352 kilo hondakin jaso dira.

 

COVIDak sortutako egoeraren ondorioz, aurten ezin izan da 2004tik aurrera iraileko azken larunbatean urtero ospatu izan dugun Erreka Eguna egin.

 

Hori dela eta, Udalak Eulen enpresa kontratatu du Urola ibaiko eta Urtatza errekako hondakinak garbitzeko. Lan horien kostua 6.534 €-koa izan da eta Urola ibaia Guriditegitik industrialderaino garbitu da.

 

Urola ibaiaren garbiketa bi fasetan egin da: lehenengo fasea abenduaren erdialdean egin da eta bigarrena urtarrilaren bigarren hamabostaldian.

 

Joan den astean herriko hirigunetik industrialdera  arte doan eremua garbitu da, eta 352 kilo hondakin bildu dira; beraz, aurreko fasean bildutako 192 kiloei batuta, guztira 544 kilo hondakin erretiratu da ibaitik.

 

Kontratatutako enpresak hondakinak bereziki hiru gunetan biltzen zirela esan du:

•     Urbeltz pilotalekuaren atzealdeko berde-gunean,

  • Plazaola kalean dauden tabernetatik gertu dagoen ibai tartean,
  • eta industrialdeko ibai tartean

 

Lehenengo bi gunetan honelako hondakinak jaso dituzte: garagardo-latak, edari energetikoen latak, plastikozko poltsak, alkohol-botilak eta freskagarri-botila handiak; horiek bildutako hondakinen % 95 dira. Industrialdean bildutako hondakinak, berriz, ogitartekoari lotutako hondakinak izan dira.

Albiste guztiak