Legazpiko Udalak 2021eko ekitaldirako udal zergen egutegi fiskala onartu du.
Egutegi osoa udalaren webgunean dago argitaratuta (www.legazpi.eus), baina honakoak dira zerga eta data garrantzitsuenak:
Ibilgailuak: otsailaren 1etik martxoaren 31ra.
OHZ (kontribuzioa): maiatzaren 15etik ekainaren 31ra.
Zaborrak: urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra
uztailaren 1etik abuztuaren 31ra
Dagoeneko indarrean dago zaborren lehen seihilekoaren erreziboa kobratzeko kanpaina. Helbideratuta dauden ordainagiriak, 2021eko otsailaren 28an kobratuko dira.
Udalak ordainagiriak helbideratzera animatu nahi du, herritarrentzat erosoagoa dela uste duelako eta ezarritako aldiaren azken egunean ordaintzea abantaila delako.