Otsailaren 5era arte.
Oraindik ere otsailaren 5era arte matrikulatu zaitezke, 2020-2021 ikasturte honetan Helduen Hezkuntzan ikasteko.
Legazpiko zentroa Itxaropen auzoko 10. zenbakian dago, baina matrikulazioa egiteko Zelai Aristi Kultur etxean dagoen Zumarragako zentrora joan beharko duzu edo 943 72 40 67 telefonora deitu beharko duzu, 9:00etatik 13:30era.
Hauxe da aurtengo Helduen Hezkuntzaren ikasketa-eskaintza publikoa eta doakoa:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH)
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba prestatzea
- Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat)
- Informatikako oinarrizko ikastaroa
- Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
- Hasierako ikasketak
- Gaztelenia atzerritarrentzat
- XX. mendeko historia zinemaren bidez
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.
Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!