pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak udal eraikin eta lokalen auditoretza energetikoa egingo du
20
Urt
2021

Udalak udal eraikin eta lokalen auditoretza energetikoa egingo du

2021. eta 2022. urteetan 51 auditoretza energetiko egingo dira.

2021. eta 2022. urteetan 51 auditoretza energetiko egingo dira.

 

Udalak auditoretza energetikoak egiteko kontratazioa hasi du. Guztira, 51 udal eraikin eta lokalen auditoretza egingo da, 2021. eta 2022. urteetan.

 

Energia-auditoretza eraikinetan kontsumitutako energien azterketa bat da. Energiaren kontsumoa murriztea da helburua, erosotasun higrotermikoa, osasungarritasuna eta segurtasuna mantenduz eta hobetuz. Finean, energia eta dirua aurreztea  eta eraikinetako energia-kontsumoak eragindako berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea lortu nahi da.

 

Kontratazio-prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontratazio-zentralaren bidez egin da. Horren bidez, AUDICERT EDIFICIOS aldi baterako enpresa-elkartea kontratatu da, eta Esparru-akordioa sinatu da espedientera atxiki diren foru- eta udal-erakundeen eraikinen auditoretzak eta energia-ziurtagiriak egiteko. Eraikin horien artean Legazpiko Udala dago.

 

Kontratazioaren zenbatekoa 32.000 €-koa izan da; horietatik 22.000 €, 2021ean egin beharreko auditoretza energetikoak egiteko dira, eta gainerako 10.000 €, 2022an egin beharreko auditoretza energetikoetarako.

Albiste guztiak