pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haztegi Ikastolako ikasleak udalarekin bilduta
15
Urt
2021

Haztegi Ikastolako ikasleak udalarekin bilduta

Legazpiko energia, industria, klima aldaketa eta airearen kalitateari buruzko informazioa eskatu dute.

Legazpiko energia, industria, klima aldaketa eta airearen kalitateari buruzko informazioa eskatu dute.

 

Urtarrilaren 11n eta 14an Haztegi ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak hurbildu ziren Legazpiko udaletxera.

Haztegik Herbehereetako ikastetxe batekin esperientziak partekatzen dituen proiektu batean parte hartzen du.

Bileren helburua honako hauei buruzko galdera batzuk egitea zen: kontsumoari eta Udalak erabilitako energia-iturriei buruzkoak, Legazpiko airearen kalitateari buruzkoak, tokiko industriarekin lotutako galderak eta udalaren klima-aldaketaren aurkako planari buruzkoak. Bildutako informazio guztia Herbehereetako ikastetxe horretako ikasleekin kontrastatuko dute.

Lehenengo taldea Alkateak hartu zuen, eta Udalak erabilitako energia-iturrien berri eman zuen: biomasa, plaka fotovoltaikoak, elektrizitatea, gas naturala eta gasolioa eta karbono-aztarnaren bilakaera.

Bigarren taldea Maite Lombidek (Tokiko Garapen Iraunkorreko Zerbitzuko zinegotzia) eta Inma Hernandez Tokiko Garapen Iraunkorreko eta Industriako Zerbitzuko teknikariak jaso zuten. Bilera horretan, gai hauek jorratu ziren: Legazpiko Udalak Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitate Zerbitzuarekin egiten dituen gestioen berri eman da, klima-aldaketara egokitzeko udal-proiektuak azaldu dira, udalerriko berotegi-efektuko gasen bilakaera eta udalaren aztarna ekologikoa.

Albiste guztiak