Udalak Bizikidetza agiria bidali die, 2 eta 12 urte beteko duten haurren familiei
Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean
zabalik egongo da 2021-2022 ikasturtean
Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenek
eskabideak aurkezteko epea
eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da.
Hori dela eta, Legazpiko udalak 2urte beteta
edo beteko dituen seme-alaben familiei
eskutitz pertsonalizatua bidali die,
herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa emanez.
Horrezaz gain, Bizikidetza agiria igorri die,
ezinbestekoa izango baitute izenematea egiteko.
Bestaldetik, Legazpiko udalak ere Bizikidetza agiria bidali die
12 urteko ikasleen familiei.
Horren helburua da, herritarrei matrikulazioa egiteko
ezinbestekoa duten dokumentazioa ematea.