Urtarrilaren 13tik aurrera, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dagoen
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan ordutegi berria dute.
Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan eskaintzen du arreta
hezitzaile taldeak eta nerabeekin sortzen duten
harreman hezitzailearen bidez esku-hartzen dute,
bizi-etapa honetan bide-laguntza eskainiz.
Zehazki, hauxe da Gazte-txokoaren ordutegi berria:
- 12 eta 16 urte bitartekoentzat:
Asteazkena eta Osteguna
17:00 – 19:30
Larunbata
17:00 – 20:00
Igandea
17:00 – 20:30
- 15 eta 18 urte bitartekoentzat:
Ostirala
16:00-18:30
Bestaldetik, Covid-ek eraginda bizi dugun gaur egungo egoera honetan
Gazte-txokora joan baino lehen
gizarte sareen bidez aldez aurretik txanda eskatu behar da,
634 466 838 WhatsAppean edo
nerabezerbitzua Facebook edo Instagramen bidez.
Indarrean dauden neurrien arabera, txanda bakoitzean
4 pertsonako talde ezberdinak hartzen dira,
eta talde horietako bakoitzak gune bereizi bat erabiltzen du.
Ekipamenduan, ondorengo neurriak bete behar dira:
- Tenperatura hartzea
- Musukoa erabiltzea
- Eskuak garbitzea
- Pertsonen arteko distantzia mantentzea.
- Erabilitako guneak desinfektatzea.
Epe motzean, DBH-1. maila egiten ari diren gurasoen txanda izango da,
Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzeko
gonbidapena bidaliko baitiegu.