pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira
19
Abe
2020

Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira

Eulen enpresak 192 kilo hondakin bildu ditu

COVID delakoaren ondorioz, aurten ezin izan dugu 2004tik aurrera iraileko azken larunbatean urtero ospatu izan dugun Erreka Eguna egin.

 

Hori dela eta, Udalak Eulen enpresa kontratatu du Urola ibaiko eta Urtatza errekako hondakinak garbitzeko. Lan horien kostua 6.534 €-koa izan da eta Urola ibaia Guriditegitik industrialderaino garbitu da.

 

Kontratatutako enpresak emandako informazioaren arabera, Urtatza errekan hondakin gehien jaso diren erreka-tartea Eroskitik hurbilen dagoen tartea izan da; Urola ibaian, berriz, hondakinak sakabanatuago zeuden, eta zubietatik, pasealekuetatik eta errepidetik gertu dauden eremuetan zeuden pilatuta.

 

Denera 192 kilo hondakin jaso dira, eta Sasieta Mankomunitateko garbigunera eraman dira.

 

Albiste guztiak