Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, Etorkizuna Eraikiz programaren eta Adinberri Fundazioaren bidez.
Gizartearen zahartzeak etorkizuneko harreman-eredu sozialei buruz hausnartzera behartzen gaitu.
Hona hemen Etorkizuna Eraikiz programa estrategikoak ezarritako ildo estrategikoak:
- Biztanleriaren zahartzearen erronkari erantzutea, belaunaldi-artekotasunean oinarritutako paradigma-aldaketaren bidez.
- Nazioarteko esperientzietan oinarrituta, belaunaldi desberdinek partekatuko dituzten espazioak eta erabilerak sortzea, Legazpirentzat interesgarriak eta Gipuzkoa osorako estrapolagarriak izan daitezkeenak.
Erakunde desberdinetako adituek osatuko dute proiektua garatuko duen lantaldea: Mondragon Korporazioko ISEA Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroko adituek eta Mondragon Unibertsitateko Diseinu Estrategikoko Masterreko eta Diseinu Berrikuntza Zentroko ikasleek.
Proiektua datorren asteazkenean, abenduaren 9an, hasiko da eta horretarako Mondragon Unibertsitateko 19 ikasle eta irakasle, ISEAko espazialistak, Aldundiko Estrategia arloko zuzendaria eta Adinberri Fundazioko teknikariak etorriko dira Legazpira.
2021eko urtarrilaren amaieran, Mondragon Unibertsitateko ikasleek 4 proposamen aurkeztuko dituzte belaunaldien arteko trukerako, esperimentaziorako eta lankidetzarako gune ireki bat sortzeko, Legazpiko herritar guztiei irekita egongo den gunea.
Horiek izango dira, ondoren, herritarren partaidetza-prozesu batean aztertu eta landuko diren proposamenak, eta legazpiarrek Legazpirentzat interesgarriena den eta, gainera, Gipuzkoa osora estrapolatu daitekeen eredua edo proposamena aukeratu ahal izango dute.