Lanak aurkezteko azken eguna, abenduak 17, Kultur Etxeko harreran.
Lehen Hezkuntzako legazpiarrentzat antolatzen den lehiaketa.
6 mailatan banatuko dira parte hartzaileak,
eta maila bakoitzeko sari bat emango da.
Sari banaketa,
abenduaren 22an, asteartea, 17:30ean,
Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Hona oinarriak:
1. PARTAIDEAK
Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleakparte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.
2. GAIA:
Gaia GABONAK izango da maila guztietarako.
3. AURKEZTEA
Lanak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira. Atzeko aldean lanaren lema edo zenbakia adierazi beharko da. Lanarekin batera eta kartazal itxi batean egilearen datu guztiak, telefono zenbakia, maila eta lema adieraziko dira. Kanpoko aldean berriro azalduko da lema eta maila.
4. EGUN, ORDU ETA TOKIA
Lan hauek, 2020ko abenduaren 17ko arratsaldeko 7ak baino lehen aurkeztuko dira Legazpiko Kultur Etxeko Harreran.
5. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brilantina,…). Debekatuta dago erregela erabiltzea.
6. EPAIMAHAIA
Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.
7. SARIAK
Kategoria bakoitzeko sari batbanatuko da. Sari banaketa abenduaren 22an, 17:30ean egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira gabonetan, Kultur Etxean bertan.
8. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.