Aurten errondarik gabe.
Gabonen iragarle dugun erronda, San Nikolas aurreko egunen batean egin izan da azken urte hauetan, San Nikolas eguna, abenduaren 6a, jai egun izaten baita.
Aurtengoan, eta bizi dugun egoera medio, errondarik ez da izango, baina ahal den moduan eguna ospatu eta gogoan izan dezazuen, hona abestu izan diren kantak eta ospakizunaren nondik norakoak.
Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?
Bi ohitura nahasten dira:
- San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.
Kondairak dio,
ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei
urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.
Horregatik, gabon aurretik
umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da
hainbat tokitan
Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.
- Ikasleen artean gotzaina izendatzea,
Erdi Aroan Europan egiten ziren
zoroen festetetatik dator.
Hori da abesten diren letren zentzugabekeria
eta euskara-erdara nahastearen
arrazoia.