pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ostalaritza legazpiko eragile ekonomiko bat da
26
Aza
2020

Ostalaritza legazpiko eragile ekonomiko bat da

Kaleak bizirik mantentzeaz gain, beste jarduera batzuk mantentzen laguntzen du

Kaleak bizirik mantentzeaz gain, beste jarduera batzuk mantentzen laguntzen du

 

Covid-ak eragindako osasun krisiak ekonomia krisia ere ekarri du berekin eta ekonomiako hainbat eta hainbat sektoretan eragin kaltegarria izan du.

Ostalaritzak aurten bitan itxi behar izan ditu ateak, beste sektore batzuk bezala.

Udala jakitun da ostalaritzak bizi duen egoera zailaz, eta azpimarratzekoa da legazpiarren babes sozial handia

Ostalaritzak bizia ematen die gure kaleei eta, gainera, Legazpiko eragile ekonomikoetako bat da. Ostalaritzak beste jarduera ekonomiko batzuei eusten die, hala nola banaketa-enpresei edo tokiko merkataritzari. Izan ere, ostalaritzari esker jendea ibiltzen da kalean eta jendearen joan-etorri hori mesedegarria zaio tokiko merkataritzari.

Udalak Legazpi bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko herri erakargarria izatea nahi du eta, horretarako, ostalaritza behar dugu, ezinbestean.

Hori dela eta, Udala bilerak egiten ari ostalariekin haien eskaeran entzun eta laguntza ildo berriak martxan jartzeko.

Albiste guztiak