pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Musikarik ez da faltako, Musikarien Zaindari egunaren asteburuan.
19
Aza
2020

Musikarik ez da faltako, Musikarien Zaindari egunaren asteburuan.

Zorionak herriko musikari guztiei.

Zorionak herriko musikari guztiei.

 

Igandean, azaroaren 22an, dugu Santa Zezilia eguna, musikarien zaindari eguna.

Egun horren bueltan antolatu izan da urtero, herriko musikarientzat eta baita herritarrentzat ere kuttunena den kontzertua, Santa Zezilia emanaldi bateratua. Aurtengoan ezin ordea, jende pilaketak ekiditeko, eta herriko musikarien jarduna etenda dagoelako.

Baina zaindariaren eguna ospatuko da, eta aurtengoan ere musikari eta herritarrak elkarrekin ospatuko dugu, baina beste batzuen emanaldiekin. Astebururako gainera, Zine-Klub elkarteak ere musikari bati buruzko dokumentala eskainiko du, asteburua borobilduz.

 

Hona asteburuko ekitaldi zerrenda, Santa Zezilia ospatu ahal izateko:

 

20, OSTIRALA

”El Drogas”. Dokumentala. Zuz.:Natxo Leuza. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Zine klub saioa.

 

21, LARUNBATA

Kittu taldea. 13:00etan Latxartegi Aretoan, Goiz Deia Txistulari taldeak sustaturiko emanaldia.

 

22, IGANDEA

Parrokiko Organo zikloa: Ignazio Arakistain (Organoa) eta Pello Irigoien (Txistua). 19:00etan Legazpiko Parrokian.

 

Etorriko dira garai hobeak.

Albiste guztiak