Azaroaren 22an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian.
Azaroan Musika Zikloko azken kontzertua izango den hau,
Parrokiko Organo jaialdiaren azkena ere izango da.
Ignazio Arakistain, organoan, eta Peio Irigoyen, txistuan arituko zaizkigu emanaldi honetan eta hona eskainiko diguten egitaraua:
- * Fantasia eta fuga Sib maiorren………..............…..…..................... A. P. Boëly
- Beti nigandik gertu………………………….….……..…… J. I. Ansorena (1953)
- Txirularako Sonata Mi maiorrean, BWV 1034…............ J. S. Bach (1685-1750)
1. Adagio ma non tanto
2. Allegro
3. Siciliano
4. Allegro assai
- Suitea mi menorrean………………....…...................... J. Hotteterre (1674-1763)
1. Prelude
2. Allemande
3. Sarabande
4. I.er Menuet et II.e Menuet
5. Gavotte
6. Rondeau
7. Gigue
- Le sommiel de l’ange…………………...………......................... G. Cuesta (1969)
- Mungia (Kontrapasa) …………………….…................ S. Intxausti (1868-1928)
Moldaketa: J.I. Ansorena
- Dyptique…………………………………………….................. N. Hakim (1955)
(* Organoa bakarrik)
IGNAZIO ARAKISTAIN
Azpeitian jaio zen, 1998an. Musika munduan bere lehen pausuak herriko Juan de Antxieta musika eskolan eman zituen. Ondoren, bere ibilbidea, Donostiako Francisco Escudero erdi mailako kontserbatorioan jarraitu zuen, Junkal Guerrero irakaslearekin piano ikasketak eginez. Bere herrian hasi zituen, baita ere, organo ikasketak, Jose Luis Frantzesena irakaslearekin. Duela bi urte, saritua izan zen Euskal Herriko Musikari Gazteen lehiaketan, tekla kategorian eta Donostia Hiria sariketan, berriz, Enrique Lartundo fundazioren aipamen berezia jaso zuen. Gaur egun, Musikenen, Esteban Landart, Monica Melcova edo Karol Mossakowski maisuekin organoko goi mailako ikasketak egiten dihardu. Hainbat proiektu kulturaletan parte hartu du, 2019an berak konposatutako lehen lanak GALERAK proiektuaren baitan editatuko diskoan kaleratu zituelarik.
PEIO IRIGOYEN
Irunen jaio zen 1992an, bertako musika eskolan tronpeta eta txistu ikasketak hasi zituelarik Miguel Echepare eta Ion Irazokirekin, hurrenen hurren. Tronpeta ikasketak bertan jarraitu bazituen ere, txistu ikasketak Donostiako Musika Eskolan sakondu zituen, Aitor Arozenaren gidaritzapean. Gaur egun Musikenen txistu ikasketak Aitor Amilibia maisuarekin amaitu ostean, Oiartzungo Soinuenean txistu irakasle lanetan dabil . Arlo akademikotik at esperientzia duen musikaria da. Inguruko zein atzerriko talde, pop-rock banda, koru eta dantza taldeekin aritu da. Bakarlari lanetan hainbat emanaldi eskaini ditu, haien artean Irun Hiria Musika Bandarekin, Donostiako Udal Txistulari Bandarekin edota Hondarribiko Txistulari Bandarekin. Irun Hiria Musika Bandako tronpetista izanik, Kemen Dantza Taldeko musikarien ardura eta Irungo Txistulari Bandaren zuzendaritza lanak uztartzen ditu gaur egun.