Ostiral honetan hasiko dira Euskaraldiko 15 egunak! Prest?
Legazpin dagoeneko 600 lagunek eman dute izena. Eta zuk? Belarriprest ala Ahobizi? Argi baduzu, eman izena:
Horrezaz gain, 40 entitatetan 100 bat “arigune” osatu dira eta horiek identifikatzeko euskarriak ikusi ahal izango dituzue herriko hainbatetan. Udaletxean ere 20 arigune baino gehiago osatu dira: lantaldeak, batzordeak, departamentuak, harrera-zerbitzuak,…..
Izena eman baduzue, Belarriprest eta Ahobizi txapak jaso ditzakezue ostiralera arte kalean, Agirre-etxeberri etxe parean, 17:00etatik 19:00etara, jarriko den Euskaraldiko mahaian. Bertan ere aukera izango duzue, 5 €-tan, musukoak eta/edo balkoietako banderatxoak erosteko.
Edozein zalantza, beti bezala, idatzi lasai mezu bat:
- Euskaraldia herri-batzordea: 608 60 72 23 whatzappa
- Euskara zerbitzua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Oso harro gaude garai konplikatu honetan denok ematen ari zareten erantzunarekin. Bejondeizuela!