Muru eta San Inazio kaleko 37. zenbaki pareko edukiontziak lekuz aldatuko dira
Muru inguruko edukiontziak eremu pribatuan zeuden eta, horregatik, Udalak Juanastegi kalean ipiniko ditu edukiontzi horiek, San Inazio kaleko 1. zenbakiaren azpialdean
Muruko edukiontziak kentzean, gaur egun San Inazio kaleko 37. zenbaki parean dauden edukiontziak oso bazterrean gelditzen dira eta, beraz, San Inazio kaleko 26. zenbakiaren parera eramango dira.
Edukiontzien eremu berrian gune bat gordeko da marra horiz pintatuta eta ostegunetan bertan utzi ahal izango dira tamaina handiko hondakinak 20:00etatik aurrera, kamioiak jaso ditzan.
Gainera, informazio-kartel bat jarriko da ordutegiaren eta bertan utz daitezkeen hondakinen berri emanez.
Bide batez, gogorarazten dizuegu hondakinak bereizi eta dagokien edukiontzian uzten baditugu, materialak aprobetxatu eta berrerabili daitezkeela eta, hartara, gure planeta zaintzen ari garela.