Bi kontratazio prozesuren bidez kontratatuko dira
Legazpiko Udalak Lanbideren 37.500 €-ko diru laguntza jaso du Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez enplegua sustatzeko.
Bestalde, Legazpiko Udalak 45.000 €-ko partida bat du 2020ko aurrekontuan enplegua sustatzera bideratzeko aurreikusita.
Guztira 82.500 € ditugu eta, horiei esker, 5 pertsona kontratatu ahal izango ditugu; 3, Lanbideren diru laguntzari esker: laster hasiko den gizarte langile bat eta laster kontratatuko ditugun lan anitzetarako 4 peoi, nahiz eta prozesu desberdinetan izan.
Lanbideko prozesuko lan anitzetarako 2 peoi
2 peoi hauek hartzeko irizpideak hauek dira:
- 45 urtetik gorakoak: 4 puntu.
- DBE jasotzea bere izenean: 4 puntu.
- Emakumea: 4 puntu.
- Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
- Beharrezkoa dena baina esperientzia handiagoa: 3 hilabeteko puntu 1, gehienez 4 puntu.
Lan anitzetarako beste 2 peoiak
2 peoi hauek hartzeko irizpideak hauek dira:
- Peoi lanean 3 hilabetetik gorako esperientzia: 3 hilabeteko 2 puntu, gehienez 8 puntu.
- Langabe egotea Covid-19aren ondorioz: 6 puntu.
- Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
- Emakumea: 2 puntu.