Eskaintzak abenduaren 2ra arte aurkez daitezke.
Gizarte-Zentroko taberna-jantokiaren zerbitzua emateko kontratuaren epea amaitu ondoren, Legazpiko Udalak beste lizitazio bat argitaratu du.
Kontratazioaren xedea da Gizarte Zentroko taberna-jantoki zerbitzua ematea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen legeria kontuan hartuta eta kontratu-izaera izango duen espedientean agertzen den dokumentazioarekin bat etorriz.
Jantoki zerbitzuak, gutxienez, Eguneko Zentroari eskaini behar dio zerbitzua, mota horretako zentroetarako egokia den menu batekin.
Kontratistak urtean gutxienez 600 euroko kanona ordaindu beharko du alokairu gisa, eta gorantz hobetu ahal izango du.
Kontratuaren iraupena edo gauzatzeko epea 2 urtekoa izango da, eta beste 2 urtez luzatu ahal izango da.
Eskaintzak Sektore Publikoko Kontratazio plataformaren bidez aurkeztu behar dira.
Kontratazioaren Baldintza Administratibo eta Teknikoen Agiriak Ikusi