Bi zatitan eskainiko da, azaroaren 11 eta 18ean.
Aurrera doa Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloak.
Azaroan, egitasmoaren aitzindari izan zen operaren txanda izango da, eta Giuseppe Verdiren “Don Carlo”lana eskainiko da, bi zatitan.
Bost ekitalditan banatutako drama. Musikaren egilea: Giuseppe Verdi (1813-1901). Frantsesez eginiko libretoa François Joseph Méry y Camille du Loclerena da eta Schiller idazlearen “Dom Karlos, Infant von Spanien” izeneneko obran dago oinarrituta.
Parisko Operako Antzoki Inperialean eskaini zen lehen aldiz 1867ko martxoaren 11an.
Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da bi zatitan, azaroaren 11 eta 18an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera. Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.
Bizi dugun egoeraren ondorioz, Areto Nagusiak edukiera mugatua duenez,
aurrez izen-ematea egitea gomendatzen da, Kultur Etxeko Harrerara gerturatuz edo 943737202 telefonora deituz.