Azaroaren 8an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian.
Aurtengo Azaroan Musika Zikloa berezia izango da bizi dugun egoera dela eta.
Hala, udaberrian egin ohi den eta aurten halabeharrez atzeratu den,
Parrokiko Organo jaialdia izango dugu ardatz nagusia, hiru emanaldirekin.
Zikloa osatzeko, Santa Zezilia kontzertu bateratua egin ezin denez,
Goiz Deia Txistulari talderen, Kittu taldearekin batera eta Legazpi Musika Bandaren kontzertuak antolatu dira.
Emanaldi guztiak indarrean dauden osasun eta segurtasun baldintzak betez egingo dira.
Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:
- 8, IGANDEA: Parrokiko Organo zikloa: Esteban Elizondo. 19:00etan Parrokian.
- 15, IGANDEA: Parrokiko Organo zikloa: Loreto Fdez Imaz (organoan) eta Ainhoa Zubillaga (Ahotsa). 19:00ean Legazpiko Parrokian.
- 21, LARUNBATA: Goiz Deia Txistulari taldea eta Kittu taldea. 13:00etan Latxartegi Aretoan.
- 22, IGANDEA: Goiz Deia txistulari taldearen kalejira. 9:00etatik aurrera erdigunean.
- 22, IGANDEA: Parrokiko Organo zikloa: Ignazio Arakistain(Organoa) eta Pello Irigoien (Txistua). 19:00etan Legazpiko Parrokian.
- 29,IGANDEA: Legazpi Musika Banda. 13:00etan Urbeltz Pilotalekuan.