Urriaren 30etik abenduaren 31ra #EuskadiBonoDenda programa egongo da martxan.
Nola aprobetxa dezakezu?
- Gutxienez 30 € erosiz gero, 10 €-ko deskontua lortuko duzu.
- Programari atxikitako establezimenduetan bakarrik. Legazpin hauek dira:
https://www.euskadibonodenda.eus/es/establecimientos
- Bonoa dendan bertan eskatu.
- Gehienez 4 bonu gehitu ditzakezu abenduaren 31ra arte, eta establezimendu batean edo batzuetan baliatu ahal izango dituzu. NAN agiria erakutsi beharko duzu.
- Epea: 2020ko abenduaren 31ra arte
#EuskadiBonoDenda Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak koordinatuta garatutako programa da, hiru lurralde historikoetako merkataritza-ganberen laguntzarekin.
Legazpiko Udalak kanpaina horren alde egin du, eta 15.000 euro gehiago jarri ditu, Legazpin atxikitako saltokiek deskontu-bonu gehiago izan ditzaten.