pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Katxalin elkartearen informazio-mahaia ostiral honetako azokan
29
Urr
2020

Legazpiko Katxalin elkartearen informazio-mahaia ostiral honetako azokan

Parrokiako arkupean egongo dira 9:30etik 13:30era, puxika arrosak dituen kartel baten ondoan

Parrokiako arkupean egongo dira 9:30etik 13:30era, puxika arrosak dituen kartel baten ondoan

 

Bularreko eta Ginekologiako Minbiziaren Katxalin elkarteko Legazpiko kideek euren burua ezagutzera eman nahi dute eta horretarako, ostiral honetan, mahai informatibo bat jarriko dute Parrokiako arkupean.

 

Informazio-mahaian:

  • Elkarteari buruzko informazioa emango dute
  • Elkartearen jarduerei buruzko dokumenta-zioa banatuko dute
  • Katxalin elkarteko Gabonetako loteria salduko dute
  • Urteko martxaren kit-a erosteko aukera emango dute
  • Dohaintzak jasoko dituzte
  • Lazo arrosak eskainiko dituzte

 

Aurtengo martxa solidarioa birtuala izango da, eta gaixotasun hori ikertzeko dirua bilduko da bertan. Osakidetzak iaz egin zuen baheketan 598 emakumeri diagnostikatu zieten gaixotasuna.

 

Udalak Katxalin elkarteko kideen postura hurbiltzera animatu nahi ditu legazpiarrak "minbiziaren aurkako borroka sakoneko lasterketa delako eta guztion inplikazioa behar duelako”.

 

Nola ez, otiralean jarriko den mahaian COVID-19aren transmisio-arriskua saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurrien protokoloa beteko da.

 

Gipuzkoako Katxalin elkartea 1987an hasi zen lanean, eta Gipuzkoako hainbat udalekin, besteak beste, Legazpikoarekin, eta izaera sozialeko elkarteekin egiten du lan.

Albiste guztiak