pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ziklomotorren azterketa teknikoa Legazpin egiteko data
28
Urr
2020

Ziklomotorren azterketa teknikoa Legazpin egiteko data

Azokan, azaroaren 23an, 9etatik 14ak arte eta hitzordua behar da

Azokan, azaroaren 23an, 9etatik 14ak arte eta hitzordua behar da

Ziklomotorrei aldizka azterketa teknikoak egin behar zaizkie. Hori dela eta Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Azokan izango da azaroaren 23an, astelehena, 9etatik 14ak arte.

 

Ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko beharrezkoa da hitzordua hartzea. Hitzordua hartzeko kontuan hartu beharrekoak:

·        NOIZ: azaroaren 2tik 13ra, 8:00etatik 13:30a arte

·        NON: Udaltzaingoan

·        NOLA: izena, ziklomotorraren matrikula eta kontakturako telefonoa adieraziz

 

Udaltzainekin harremanetan jartzeko bideak:

·        Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

·        Telefenoak: 092//943 10 96 62//609 46 17 79

·        Aurrez aurre, Udaltzainen bulegoan

 

IAT pasatzeko, jabeek dokumentazio hau aurkeztu behar dute:

·        ziklomotorraren jatorrizko dokumentazioa (kopiak ez du balio)

·       zirkulazio-baimena

·        derrigorrezko asegurua

·        jabearen NA

 

Dagokion prezioa ordaindu behar dute.

Albiste guztiak